Leitzako txistularien errepertorioa, Angel Alduntzin eta Miguel Angel Sagasetaren eskutik: interpretaziotik eskuizkribuetara izenburupean, Leitzako txistularien belaunaldiz belaunaldiko errepertorioa errepasatuko dute.
Txistu doinuek girotuta, herriak musika arloan duen ondare preziatuenetarikoa ezagutzeko aukera eskainiko dute urriaren 4an. Leitzako txistulariek, Leitzako Udalaren eta Musikeneren laguntzarekin solasaldia antolatu dute udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan.
Leitzako txistularien errepertorioa, Angel Alduntzin eta Miguel Angel Sagasetaren eskutik: interpretaziotik eskuizkribuetara izenburupean, Leitzako txistularien belaunaldiz belaunaldiko errepertorioa errepasatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.