Tarte horretan, hainbat erabaki hartu behar izan dituzte: kokalekua, obraren dimentsioa... baina asko dago oraindik egin eta adosteko. Gainera, ez dago guztia beraien esku: diru iturrien bilaketa, dirulaguntza deialdien baldintzak... ezusteko bat baino gehiago izan dituzte bidean. Aurrera segitu aurretik, emandako pausoak herritar guztiei azaltzeko momentua dela erabaki dute. Horregatik, urriaren 3an bilera antolatu dute. Udaletxeko batzar aretoan elkartuko dira, 18:00etatik aurrera.
Talde eragileko bileretan, herrian dagoen zerbitzu faltari aurre egiteko irtenbide bila ere aritu dira. Hainbat aukera mahai gainean jarri eta herritarren ideiak ere bildu nahi dituzte osteguneko bileran.