Emakumezkoen pilota festa erraldoi batekin hasi da igandean Donostiako Atano III.a pilotaleku mitikoan 3 Hiriburuak txapelketa. Goizean hasita, bost mailatako kanporaketak jokatu dituzte jardunaldi luze bezain aberasgarrian. Elite mailan, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Mendizabalek 22-9 irabazi diete Uriarteri eta Capellani.
Lehia nahiko orekatua izan da hasieran, baina bederatzigarren tantotik aurrera, sasoi betan den Zabaletak erakustaldi bat eman du eta Uriartek ez du ezer askorik egiterik izan. Elite mailako bigarren lehian, Arraiza-Gaminde erraz nagusitu zaizkie Salsamendi-Bergarari, 22-11. Maila honetako eguneko lehiarik orekatuenean, Etxegarai-Osesek 22-19 irabazi diete Aldai-Erasuni.
Honela, Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatuko diren finalerdiak honako hauek izango dira; Arraiza-Gaminde / Etxegarai-Oses eta Arrizabalaga-Zabala/ Zabaleta-Mendizabal.
Gazte mailan ere, Alize Sagardui goizuetarra finalerdietara
Gainontzean, gazteen A mailan Alize Sagardui-Uxue Gomez / Maddi Ugalde-Udane Ozaetak eta Eider Perez-Naia Uriarte / Itxaso Iparragirre-Maria Balerdik jokatuko dituzte finalerdiak. Umore Onako Sagardui goizuetarrak eta Gomezek 18-9 irabazi zieten Maialen Gastoni eta Malen Menari.
Gazteen B mailan Intza Arruti-June Zabalak / Ezki Aristi-Ainhitze Arratibel eta Lur Egizabal-Nora de Vega / Elene Uribesalgo-Irati Antolinek eta promesetan June Urrutikoetxea-Amaia Zarrabeitia / Iria Madariaga- Malen Lamadrid eta Olatz Insausti-Irati Betegi / Marta Gomez-June Berasaluzek.