Hodei Lujanbio goizuetarrak Urtxin trail lasterketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 26a, 13:30

Hodei Lujanbio podiumean

Irailaren 21ean egin zuten Hazparnen Urtxin trail lasterketaren lehenbiziko edizioa. Goizuetako Hodei Lujanbiorentzat izan zen txapel beltza, 24 kilometroko ibilbidea 1:59:02 denboran osatu zuen. Hainbeste kilometroz lasterka egitea gutxi ez eta euriari, lokatzari eta iluntasunari ere aurre egin behar izan zion. Lasterketa 19:00etan hasi zen eta gauez egin zituzten azken kilometroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun