Leitzako Kaxkabeltza elkarteko kideek bidaia bat zozketatuko dute bezeroen artean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 27a, 07:00

Kaxkabeltzeko kanpaina urriaren 1etik 13ra eginen dute.

Herrian erosketak egitea sarituko du beste behin ere Leitzako Kaxkabeltza elkarteak. Urriaren 1etik 13ra Kaxkabeltza elkarteko kide diren komertzioetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean bidaia bat zozketatuko dute. Irabazleak 1.700 euro izanen ditu bidaia batean gastatzeko. Oraingoan ez da izen abizenik idatzi beharko, merkatari eta ostalariak izanen dira zuzenean eskura zozketako boletoak banatuko dituztenak. Zozketaren irabazlea urriaren 14an jakinaraziko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun