Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute ostegunean Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 13:30

2012 urtea baino lehen jaiotako neskato eta emakumeei zuzendutako tailerra da.

Aresoko Udalak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak autodefentsa tailerra antolatu du irailaren 26an. 2012 urtea baino lehen jaiotako neskato eta emakumeei zuzendutako saioa izango da eta udaletxeko erabilera anitzeko gelan elkartuko dira 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun