Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute irailaren 27an Goizuetan eta Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 11:00

Iraileko azkeneko ostiralean joanen da herrira Leitzako liburuzaina.

Udan goizez egin du Goizueta eta Aranora joan-etorria Liburutegi Ibiltariak, baina ikasturtea hasita, ohiko ordutegira bueltatuko da. Iraileko azkeneko ostiralean izanen da Goizuetan, 14:30etik 15:30era eta Aranon, 16:00etatik 16:30era. Liburuen eskaerak biblilei@navarra.es edo 621 248 024 telefonora idatzita egin daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun