'Herri libre bat: euskaraz, kirolean, plazan' bildu da larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 10:30

Hizkuntza, kirola eta lurraldetasuna ardatz hartuta, egun osoko festa prestatu zuten Euskal Herrian Euskarazek, Gu Ere Baik, Gure Eskuk, Tximutxe euskara elkarteak eta Leitzako Udalak. Kirol erakustaldiak, musika... ez zen falta izan eta omenaldietarako tartea ere izan zen. Euskal Herria Mendi Erronkak, Xabier Amurizak eta Union Tutera taldeak jaso zuten ongi merezitako aitortza. Argazkiak: Mikel Illarregi

Bakoitzak bere eremutik, baina denek bat egiten dute helburuarekin: «Euskal Herri euskalduna, librea, kirolaria, osasuntsua eta berdinzalea izatea». Hori lortzeko diote ezinbestekoa dela: «herri libre bat izatea, gure koloreak nazioarteko zein bertako kirol ikuskizun eta lehiaketetan erabiltzeko eskubidea izatea, nazioarteko onarpena lortzea eta ofizialtasuna lortzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun