Nesken korrika talde bat sortzeko ideia izan dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 23a, 19:00

Lasterketetan geroz eta emakume gehiago ikusten badira ere, oraindik bada zer landua.

Nesken artean kirola sustatu eta laguntza komunitate bat sortzea litzateke asmoa. Dena den, ezertan hasi aurretik, Leitzan gai honen inguruan dagoen interesa zein den jakin nahi dute eta galdetegi bat zabaldu dute.

Azken urteotan mendi lasterketak indarra hartzen joan dira. Nesken partehartzea ere handitzen joan da, baina hala ere, oraindik gure inguruko mendietan nesken presentzia faltan botatzen dela aipatu dute. Hau, hainbat arrazoiengatik izan daiteke, eta horietako batzuei erantzuna emateko helburuarekin, nesken entrenamendu talde bat sortzeko ideia bururatu zaie. Gainera, mendirako zein asfaltorako baliagarria izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun