'Letrak kalera' liburuaren aurkezpena egin dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 23a, 17:00

Literaturaren bueltan txirrinta sortu eta literatura kalera ateratzeko bidea eman du Letrak kalera ekimenak Leitzan. Herritarrei egin zieten idazlanak osatzeko proposamena eta uzta oparoa bildu zuten. Herriko komertzioetan eta Aieneko garbilekuan egon ziren ikusgai eta errezitaldia ere egin zuten Herri Aretoan. Orain, idazlan guztiak liburu batean jaso eta irailaren 19an aurkeztu zuten jendaurrean emaitza. Nahi duenak 12 euroren truke eskura dezake Leitzako liburutegian, Maimurren edo Astitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun