Goizuetako udal ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 20a, 17:00

Ikastaro eskaintza zabala izanen dute aurten ere Goizuetan.

Goizuetako Udalak 2024-2025 ikasturteko ikastaroen berri eman du eta aurten ere aukera zabal jarri dute herritarren esku. Izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da eta udaletxean edo 948 514 006ra deituta egin beharko da. Ikastaro bakoitzaren behin betiko ordutegia, aurrera ateratzen diren ikastaroen baitan antolatuko dute. Klaseak, urriaren 8an hasiko dira eta maiatzaren 29an bukatu.

Ikastaro hauek eman dituzte aukeran aurten:

  • Eskulanak: ostiraletan, Iriartenean (Tifanitxon). Prezioa: 289 euro.
  • Pilates arina: astearte eta ostegunetan, dantzen lokalean. Prezioa: 220 euro.
  • Pilates gogorra: astearte eta ostegunetan, dantzen lokalean. Prezioa: 286 euro.
  • Body Pump: astearte eta ostegunetan, dantzen lokalean. Prezioa: 220 euro.
  • Kardio saioa: astearte eta ostegunetna, dantzen lokalean. Prezioa: 157 euro.
  • Adinekoentzat jarduera fisikoa: astelehen eta ostegunetan, dantzen lokalean.  Prezioa: 161 euro.
  • Multikirolak haurrentzat: astearte eta ostegunetan, eskolan. Prezioa: 220 euro.

Izen-emateak ordenaren arabera esleituko dituzte eta Goizuetan erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun