Urriaren 13an egingo du geldialdia Areson Mendialdeko Azoka Ibiltariak. Azken urteetan bezalaxe, Mendialdeko nekazari, ekoizle eta artisauek beraien postuak jarriko dituzte goizetik hasi eta ordu biak aldera arte. Hitzordua borobiltzeko, erakusketa berezi bat ere antolatu nahi izan dute. Aresoko baserriak gaitzat hartu eta argazki zaharrak, lanabesak, tresnak... jarri nahi dituzte ikusgai. Erakusketa osatu ahal izateko, herritarrei laguntza eskatu nahi diete. Etxean erakusketarako baliagarria izan daitekeen argazkiren bat, lanabesen bat... baldin badute, udal taldekoekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.