Aresoko uso postuen enkantea eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 19a, 18:00

Iaz, 18.484 euro bildu zituen Aresoko Udalak uso postuen enkantean.

Urtero bezala, iraileko azken bi larunbatetan Urteagako uso paraden enkantea egingo dute. Udaletxeko batzar aretoan 18:00etan izango da hitzordua. Irailaren 21ean izango da lehenbiziko enkantea eta astebetez sestarako aukera eman ondotik, irailaren 28an izango da bigarrena. 

27 postu enkantera

Hogeita zazpi postu aterako dituzte enkantera eta ohikoa denez, Peña, Perratokieta, Goiegi, Uniate, Museo eta Gañarbeko ehiza-parada guztiak herriko Usoa Ehiztarien Elkarteari esleituko zaizkio zuzenean.

Uso postuen lizitazio-prezioak ere zehaztu dituzte. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuen hasierako prezioa 660 eurokoa izanen da. Lehenengo, bosgarren, hogeita batgarren eta hogeita bigarren postuen lizitazio prezioa 360 eurokoa izanen da eta gainerako paradena 240 eurokoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun