Hilekoaren inguruan dauden zalantzak argitu, hainbat mito bertan behera utzi eta informazio baliagarria jasotzeko aukera izanen dute irailaren 17an, asteartean, Leitzan eskainiko duten tailerrean. Miren Orozkok gidatuko du saioa eta udaletxeko erabilera anitzeko aretoan 17:00etatik 18:00etara izanen da. Tailer irekia da, adin tarte guztientzat. Puntu gorriak programaren baitan, Hiru, Menstrualmente hablando eta Asenna elkarteek antolatu dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.