Goizuetako kanpinak festa giroan agurtu du denboraldia

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 16a, 15:00

Denboraldia bukatzeko, 140 lagunentzako talo jatea antolatu zuten atzo Goizuetako Ixkibi kanpinean. Bertsolariekin eta trikitilarien saioekin eta toka lehiaketarekin borobildu zuten hitzordua.

Argazkiak: Felix Loiarte.

Talo jatean dena bete zen. Bertsotan, berriz, Julio Soto eta Iker Zubeldia aritu ziren eta Dani eta Ainara Narbarte trikitixarekin eta panderoarekin. Toka lehiaketa Patxi Bakerok irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun