Goizean, 09:30ean hasiko da martxa eta parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: zazpi kilometro eta erdiko ibilbide luzea edo herria inguratuz osatuko duten ibilbide motza.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Aldez aurretik egin nahi duenak, online egin dezake irailaren 30era arte eta egunean bertan ere izanen da aukera. Haurrek zortzi euro ordaindu beharko dituzte eta helduek hamar. Diru horren truke, parte hartzaileek 2zi elkarteko kamiseta bat jasoko dute eta martxaren bukaeran mokadutxoa jateko aukera izanen dute (edaria, yogurtak eta fruitu lehorrak). Animatu eta parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek: «zuregatik, guztiongatik».