Porrotxek Leitzan eskaini behar duen kontzertu solidariorako sarrera guztiak agortu dira

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 16a, 09:00

Porrotx pailazoa igoko da oholtzara, eskualdeko musikariek lagunduta.

Bularreko minbizi metastasikoa ikertzeko dirua lortu eta gaixotasuna gizarteratzeko, hainbat ekimen antolatu ditu 2zi elkarteak Leitzan datozen asteetan. Porrotx pailazoak irailaren 18an, 18:00etan, eskainiko duen kontzertu solidarioa izanen da lehenbizikoa eta sarrera guztiak agortu direla jakinarazi dute antolatzaileek: «Herri Aretoa beteko da, salgai jarritako 253 txartelak saldu ditugu eta badakigu, ekitaldira joan nahi eta toki faltagatik, jendea sarrerarik gabe gelditu dela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun