Dantza ikastaroa eskainiko du Areson Oinkari Dantza Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 10a, 12:00

26 neska mutiko aritu ziren pasa den ikasturtean euskal dantzak ikasten.

Azkeneko bi urteetan bezalaxe, dantza ikastaroa eskainiko du Areson Oinkari dantza taldeak. Asteazkenetan izango dira klaseak eta izen emateko epea irailaren 12ra arte egongo da zabalik. Eskolako atean jarri dute horretarako papera. Ordaindu beharreko kuota eta osatuko diren taldeak izena ematen duten ume kopuruaren araberakoak izango dira. Pasa den ikasturtean hiru eta hamasei urte arteko 26 haur eta gaztetxo aritu dira euskal dantzak ikasten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun