Cederna Garalur elkarteko teknikariek luzatu dute gonbidapena: «animatu, etorri eta ezagutu itzazu espazio honek eskaintzen dituen aukera guztiak». Coworking gunea, alokatzeko bulego itxiak, bilera gelak... daude bertan eta erabiltzaileen beharretara egokitzen dira. Gainera, zentroa Leitzan egonagatik, eskualde mailako proiektua dela azpimarratu dute: «Mendialdeko hamar udalek elkarlanean ondu dutena». Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 674 02 48 23 telefonoan edo mimukai@cederna.es helbidera idatzita eskura dezake.