Porrotxek irailaren 18an Leitzan eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 9a, 19:00

Argazkia: Goiena

Bularreko minbizi metastasikoa ikertzeko dirua lortu eta gaixotasuna gizarteratzeko, hainbat ekimen antolatu ditu 2zi elkarteak Leitzan datozen asteetan. Porrotx pailazoak ere, bere aletxoa jarri nahi izan du eta kontzertu solidarioa eskainiko du irailaren 18an Leitzako Herri Aretoan. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta sarrerak bost eurotan jarri dituzte salgai Maimur, Peritza eta Erosleko harategian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun