Talo jatea antolatu dute irailaren 15ean Ixkibi kanpinean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 9a, 14:00

Goizuetako talogileek prestatuko dituzte taloak.

Irailaren 15ean, talo jatea antolatu dute Goizuetako Ixkibi kanpinean. Gainera, Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituzte bazkalaurrea eta ondorena girotzeko. Trikitilariak ere izango dira eta ilunabarrean toka txapelketa.

Goizuetako talogileak ariko dira taloak prestatzen eta nahikoa talo jateaz gain, sagardoa, ardoa, kafea eta kopa ere sartuko dira bazkariko menuan. Txartelak irailaren 13ra arte eros daitezke Amaia kafetegian edo Ixkibi kanpinean. Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtera artekoek 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun