Jendetza bildu da igandean Leitzako Talo Egunean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 9a, 09:30

Barru giro zegoen goizaldean, baina talo goxo bat jateko aukera ez zuten galdu nahi izan ehunka herritar zein bisitarik. Plazan zeuden bi talogileen postuetan sortu ziren jende ilarak izan ziren horren erakusle. Mendialdeko ekoizle eta artisauen postuek ere jantzi zuten plaza, Mendialdeko Azoka Ibiltariak bat egin zuelako festa egunarekin. Herri kirolaz ere gozatzeko aukera izan zuten, eguerdian Nerea Arrutik aizkora erakustaldia eskaini zuen eta arratsaldean, Gazteluko sega eskolakoak aritu ziren Plazaolako geltoki ondoko belatsoan. Anariren kontzertuarekin borobildu zuten eguna. Argazkiak: Eneritz Iraola, Pablo Feo eta Iñaki Zabalo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun