PILOTA

Umore Onako Araitz Legarreta Donostiako Euskal Jaiak txapelketan garaile

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 6a, 14:30

Oiarpeko Galardi eta Umore Onako Araitz Legarreta, Donostiako Euskal Jaiak txapelketako txapelak eta garaikurrak eskuratu ondotik.

Oiarpeko Galardirekin batera 18-17 irabazi zien finalean Sorondori eta Arrutiri

Araitz Legarreta, Umore Onako pilotari aranoarra Donostiako XXV. Euskal Jaiak pilota txapelketan txapeldun suertatu da. Oiarpeko Galardirekin bikote eginez, irailaren 5ean Trinitate plazan jokatutako final estuan 18-17 irabazi zieten Alde Zaharrako Sorondori eta Ziotzako Arrutiri.

Oiarpeko Galardi eta Umore Onako Galarreta, pozik txapelekin eta garaikurrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun