Goizean, 10:30 aldera irekiko dituzte talogileen postuak eta ordu erdi beranduago hasiko da Mendialdeko Azoka Ibiltaria. Karrapean, berriz, taloak egiten ikasteko aukera izanen du nahi duen orok. 12:30ean herri kirolaren txanda izanen da. Nerea Arruti gipuzkoarrak aizkora erakustaldia eskainiko du. Tartean, bi metrotik gorako perimetroa duten enborrak moztuko ditu. Arratsaldean, 17:00, Gazteluko sega eskolakoek erakustaldia eskainiko dute Plazaolako geltoki ondoko belatsoan.