Udara Caixabank txapelketako finalean izanen da Iturriaga leitzarra

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 4a, 18:00

Zabala, Agirre, Ruiz de Infante eta Iturriaga Zeberion. Gorriek irabazi eta Udara Caixabank txapelketako finalerako txartela lortu zuten.

Astelehenean Zeberion jokatutako norgehiagokan, Agirrerekin batera, 22-13 irabazi zien Ruiz de Infanteri eta Zabalari

Ados pilota elkarteak antolatutako Udara Caixabank txapelketako jardunaldi erabakigarria jokatu zuten astelehenean Zeberioko bestetan. Kontuan hartuta sailkapeneko lehen bi sailkatuak pasatzen direla finalera, urrea balio duen puntua eskuratu zuten Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Agirrek. 22-13 irabazi zieten Ruiz de Infanteri eta Zabalari eta, gisa honetara, Udara Caixabank txapelketako lehen finalistak dira. Beste behin partidu sendoa eta ona jokatu zuten Iturriagak eta Agirrek, aurkariei aukerarik eman gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun