333 mendizalek osatu dute Aresoko Mendi Martxa

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 2a, 18:00

Eguraldi iragarpenak ez ziren bete eta eguzkia alde izan zuten azkenean aresoarrek. Igandean, goizeko 08:00etan atera ziren mendizaleak plazatik eta artean zeruan kolore grisa zen nagusi. Orduak aurrera egin ahala, lainoak arinduz joan ziren eta giro eta bista ederraz gozatzeko aukera izan zuten azkenean mendi martxan parte hartu zuten 333 lagunek. Hamabosgarren edizioa zen aurtengoa eta tartean baziren inoiz ere hutsik egin ez duten mendizaleak. Giro ederrean ibili ziren guztiak eta 21 kilometroko ibilbidea osatu ondotik, paella janez elkartu ziren denak plazan. Argazkiak: Eneritz Iraola

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun