Ados pilota elkartearen Plazaz Plaza Txapelketako finalerdietan izanen da Iturriaga leitzarra

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 2a, 20:00

Iturriaga jokaldia egiten, abuztuaren 13an Leitzan jokatu zen Plazaz Plaza txapelketako partidan.

Zabalarekin batera, Barrokal eta Oskozen kontra jokatuko du datorren igandean Etxaurin eta bigarren finalerdian, Ruiz de Infante eta Mujika, Aldaregiaren eta Galeanoren kontra ariko dira

Ados Pilota Elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatu dute igandean Arazurin. Barrokalek eta Oskozek 22 eta 12 irabazi zieten Aranbururi eta Agirreri eta, honela, finalerdietarako txartela lortu zuten irabazleek. Datorren igandean Etxaurin jokatuko den lehen finalerdian, Iturriaga leitzarra eta Zabala izanen dituzte esperoan. Ondotik, bigarren finalerdian, Ruiz de Infante eta Mujika, Aldaregiaren eta Galeanoren kontra jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun