Liburutegi ibiltaria Goizuetara eta Aranora hurbilduko da bihar goizean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 15:00

Bueltan da liburutegi ibiltaria, eta hilabete honetako hitzordua, bihar, abuztuaren 30ean, eginen du Goizuetan eta Aranon.

Leitzako liburuzaina 11:30etik 12:30era Goizuetan izanen da eta 13:00etatik 13:30era Aranon.

Norbaitek liburuak eskatu nahi baditu biblilei@navarra.es helbidean edo 621 24 80 24 telefonoan egiten ahal du eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun