Bestak 2024

Giro ederra izan dute Artikutzako festa egunean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 12:00

Eguraldi eguzkitsu eta bikaina lagun, San Agustin eguna ospatu dute abuztuaren 28an Artikutzan. Ohi bezala, goizuetar ugari izan ziren beraien auzoko festa egunean, baina baita Lesaka, Zubieta, Arantza eta Oiartzun muga herrietatik eta Donostialdetik hurbildutakoak ere, oinez, bizikletaz, zaldiz, autoz… Argazkiak: Donostiako Udala, Amaia Uitzi, Pili Apezetxea, Garazi Loiarte eta Rosa Olaizola

Meza, pilota, herri kirolak eta beste zenbait ekitaldi izan zituzten, baita erroskilak eta beste txosna eta postuetan jarritako jatekoak eta edatekoak erosteko eta dastatzeko aukera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun