Mendibil Mendi taldearen eskutik Ozako oihanera joateko aukera

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 18:00

Mendibil Mendi taldekoek irailaren 28an hasiko dira berriz ere martxan.

Leitzako Aurrera Mendibil Mendi Taldeko kideek irteera antolatu dute Ozako oihanera. Asteburu pasa izanen da, irailaren 28an eta 29an egitekoa eta handik Peña Forcara ibilaldi bat egiteko asmoa dute. Lotarako tokia erreserbatu behar denez, izen emateko azken eguna irailaren 3an izanen da.

Irailaren 28an, larunbatean, 16:00etan aterako dira Leitzatik, kotxez Ozako oihanera joateko. Bertako kanpingean afaldu eta lo egin ondotik, biharamunean Peña Forcara ateraldia egiteko asmoa dute. 13 kilometroko ibilaldi gogorra izanen da,  1.200 metroko desnibel positiboarekin. 

Kanpinean lo egitea 55 euro kostako da pertsonako eta izena emateko azken eguna irailaren 3a izanen da. Ordainketa nola egin irailaren 4an jakinaraziko diete izena eman dutenei. Irteeran parte hartzeko mendia federatuta egotea edo aseguru pribatu bat izatea beharrezkoa izanen da. Izena emateko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun