Jeiki abesbatzaren mendeurreneko kontzertua ikusteko aukera larunbat arratsean ETB1en

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 28a, 16:00

Hainbat lagun igo ziren Amazabal kiroldegiko oholtzara.

Leitzako Jeiki abesbatzak emanaldi berezia antolatu zuen ekainaren 15ean 50. urteurrena ospatzeko. Amazabal kiroldegian egindako kontzertu berezian hainbat lagun izan zituzten beraiekin oholtzan: Lesakako musika bandako musikariak, Aurrerako dantzariak, akordeoilariak, erraldoi eta buruhaundien konpartsako kideak, gaiteroak, bertsolariak... larunbatean, irailak 1, ETB1eko Oholtzan saioan ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun