Aresoko plazatik abiatuko da mendi martxa 08:00etan eta Ulimendiko bidea hartuko dute Ulizarko gainera ailegatu aurretik. Handik aurrera Merkuzelai, Urkita, Pagozelai eta Guratzetik pasa beharko dute mendizaleek. Proba ez da lehiakorra izanen eta antolatzaileek zailtasun ertainekoa dela adierazi dute.