Urteroko festa handia asteazkenean Artikutzan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 26a, 18:00

2022ko abuztuaren 28an Artikutzan ateratako argazkia.

Abuztuaren 28a egun seinalatua izaten da Artikutzan, festa egun handia eta bertako ateak irekitzen dituzten urteko egun bakarra. Hala eginen dute aurten ere. Asteazkenean Goizuetako eta inguruko herrietako herritarren bilgune bihurtuko da. Ikusi albiste barrenean egitaraua.

Pilota, herri kirolak eta musika uztartuz, goizez eta arratsaldez ekitaldiak antolatu ditu Donostiako Udalak.

  • 11:30ean pilota partidak:
    • Emakumezkoak: Zabaleta eta Oses, Larrarteren eta Bergararen kontra.
    • Gizonezkoak: Iriarte eta Apezetxea, M. Olaizen eta X. Olaizen kontra.
  • 17:00etan herri kirol ikuskizuna:
    • Harri jasotzaileak: Maddi Gesalaga, Naroa Arruti eta Urdax Magunazelaia.
    • Aizkolariak: Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste, Mikel Larrañagaren eta Aratz Mugertzaren kontra.
  • 20:00etan dantzaldia.

Horrez gain, artisautzako produktuen erakusketa eta salmentako postuak jarriko dituzte, baita jatekoa eta edatekoa saltzeko bi txosna ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun