Irailaren 28an, larunbatean, 16:00etan aterako dira Leitzatik, kotxez Ozako oihanera joateko. Bertako kanpingean afaldu eta lo egin ondotik, biharamunean Peña Forcara ateraldia egiteko asmoa dute. 13 kilometroko ibilaldi gogorra izanen da, 1.200 metroko desnibel positiboarekin.
Kanpingean lo egitea 55 euro kostako da pertsonako eta izena emateko azken eguna irailaren 3a izanen da. Ordainketa nola egin iraileran 4ean jakinaraziko diete izena eman dutenei. Irteeran parte hartzeko mendia federatuta egotea edo aseguru pribatu bat izatea beharrezkoa izanen da. Izena emateko egin klik hemen.