Jose Ignacio Barandarain aresoarra eta Jose Manuel Zabaleta leitzarra musean maisu

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 19:00

Gandian jokatuko den master nazionalerako txartela eskuratu dute.

Eskualdeko muslarien artean bikote ezaguna osatzen dute Jose Ignacio Barandarain aresoarrak eta Jose Manuel Zabaleta leitzarrak. Bada, txapel bat gehiago eskuratu dute aurtengo udan. Ekainaren 15ean jokatu zuten lau erregetako modalitatean III.Mus Txapelketa Nazionala Orkoiengo Andia Hotelean. Espainia osotik joandako 79 bikotek parte hartu zuten eta Leitzaldeko bikotea irten zen garaile. Azaro bukaeran Gandian jokatuko den master nazionalerako txartela ere lortu zuten eta bertan parte hartuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun