Bestak 2024

Kolore, dantza, kantu eta kirolik ez da falta izan Areson festetako azkeneko egunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 19a, 19:00

Abuztuaren 14an hasi ziren Aresoko festak eta zapi urdinak lepoan lotuta, bost egunez ibili dira herritarrak festan. Karpa luzean aterpea bilatu dute eta 200 lagunen bueltan elkartu dira afari eta bazkarietan. Ostiral arratsaldean arrakasta haundia izan zuen beste urte batez krosak, patata tortilla goxoena nork prestatuko lehian ibili ziren eta afalondoan zezensuzkoak ikusmina piztu zuen. Larunbatean, berriz, Kuadrillen Eguna ospatu zuten. Herria kolorez jantzi zuten eta arratsaldean Ingurutxoa elkarrekin dantzatuz, itxura ederra hartu zuen plazak. Igandean, Herritarren Eguna izan zen eta herri bazkaria, herri kirolak, pilota, Jaione, Jon eta seme alaben kantaldia, sagardo dastaketa eta Joselu Anaiak taldearen kontzertua izan zituzten festak borobiltzeko.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun