Aresoko Mendi Martxa antolatzeko bilera egingo dute abuztuaren 20an

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 19a, 08:00

Aresoko Mendi Martxa irailaren 1ean egingo dute.

Aresoko Mendi Martxaren hamabosgarren edizioa irailaren 1ean izango da. Urtero bezala, auzolana ezinbestekoa izango da ekitaldia aurrera eraman ahal izateko eta herritarrak antolatzen hasi dira. Lan banaketa egina dute eta azken xehetasunak lotzeko abuztuaren 20an egingo dute bilera, udaletxean, 18:00etan.

Izena emateko epea irekita dago eta nahi duenak nafarmendi.org web orriaren bidez egin dezake. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun