Bestak 2024

Haur eta gaztetxoen eguna ospatzen ari dira Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 16a, 13:30

Ur hotzaren beldurrik gabe, gustura ibili dira jolasean ausartenak. Herriko festen barruan, Umeen Eguna ospatzen ari dira eta puzgarriak eta ur jolasak izan dituzte goizean. 

Arratsaldean krosa eta musika ere izanen dituzte haur eta gaztetxoentzat. Mus txapelketa eta patata tortilla txapelketa ere antolatu dituzte eta elkarrekin afaldu ondoren, sorpresa bat ere prest omen dute. Mikeltxi Djaren saioarekin borobilduko dute eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun