Bestak 2024

Pesta giroak ez du etenik Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 14a, 07:30

Gogotsu dabiltza leitzarrak pestetan eta horren lekuko dira abuztuaren 12an eta 13an ateratako argazki hauek. Eguneko egitarauak ekitaldiz gainezka, herritarrek ez zuten kale egin eta karrapea, plaza, pilotalekua, estalpea, kaleak... bete zituzten.  Aurrera dantza taldearen saioa, bertso poteoa, aparra, pilota partidak, mariatxiak, gaueko ingurutxoa... gaur, berriz, Gazteen Eguna ospatuko dute eta Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du gauean. Argazkiak: Pablo Feo eta Leitzako Udala

Abuztuak 14, asteazkena

08:00etan diana txistulariekin .09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan ur txirrista Errekaldeneko atarian. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 14:30ean gazte bazkaria karrapean. Ondoren, bingo musikatua eta mojitada. Segidan, gazteen argazkia. 16:00etan ur txirrista. 17:30ean gazte jokoak plazan. 18:30ean 3indarrock Elektrotxaranga. 20:00etan goxokiak banatukodituzte. Ondoren, Incansables txaranga eta buruhaundiak. 22:00etan suzko zezena. 00:00etan Esne beltza. Ondoren, Zaze DJ plazako txosnan. 01: 30 aldera Incansables txarangaren erronda. 02:00etan Remy DJ Atekabeltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun