Goizuetako Gazte Eguneko hirugarren pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur eguerdian

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 14a, 08:00

Gaur eguerdian jokatuko dituzte Goizuetan Gazte Egunaren harira jokatzen den pilota txapelketako hirugarren edizioko finalak.

Abuztuaren 14an, festetako lehenbiziko egunean, Gazte Eguneko III. Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Goizuetan. Asteazkenean 12:30ean, hasita, hiru eta erdiaren barreneko partida jokatuko dute buruz buru Xabat Etxegiak eta Aitor Legarretak. Binakako finalean, berriz, Ekaitz Narbarte eta Jon Zabaleta, Erlaitz Arrietaren eta Imanol Fagoagaren kontra arituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun