Gaur goizean, txistularien dianarekin esnatuko ziren hainbat herritar. 09:00etan entzierroa eta behiak izan dituzte plazan eta 11:00etan apar festan gustura ibili dira haur eta gaztetxoak. 12:00etan pilota partiduei hasiera eman diete Amazabalen. Lau lurraldeetako emakume txapeldunak ariko dira nor baino nor: Garai eta Erasun, Zabaleta eta Gaminderen aurka. Horien atzetik, Leitzako afizionatuen partidak jokatuko dituzte: Goikoetxea eta Alduntzin, Txoperena eta Santamariaren aurka ariko dira. 13:00etan paella jana izanen dute karrapean eta bazkalondoan, Incansables txarangarekin erronda. 17:00etan Tokan2 La Polla taldea ariko da Labetxeko atarian eta 17:30ean zezenak aterako dituzte plazara. 19:00etan jendez beteko da berriz ere herriko plaza. Aurrerako dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta ondoren, goxokiak banatuko dituzte. Bertso poteoa izanen da segidan eta Incansables txaranga eta buruhaundiak ere aterako dira. 22:00etan suzko zezena antolatu dute eta 23:00etan Los Tenampas mariatxi taldea ariko da. Ondoren, Infernu DJ jarritako musikaz gozatzeko aukera izanen da plazako txosnan. 00:00etatik aurrera musikarik ez da faltako Atekabeltzen: Hiuzz, Ithaka eta ondoren, Puff DJ eta Laberi DJ ariko dira. Herrian, Incansables txaranga gaueko erronda egin eta 03:00etan ingurutxoa dantzatuko dute plazan.