Kontraesana bada ere, baserria eta natur bidea ez datoz bat, une honetan talka batean gaude.
Ulertzen dugu jendea paseoan, txakurrekin, haurrekin dabilena eta etxetik txukun ateratzen dena, bidean ardi kakekin zikintzea ez dela atsegina. Baina ez al da naturaren parte? Gure aiton-amonei galdetu al zieten trenbidea egiterakoan haientzat garrantzitsua ote zen belar soroak erditik zatitzea?
Gaur egun oraindik zatiketa horren ondorioak jasaten ari Gara.
Gure ardiek abaroa Maite dute, baita gauetan lo goxo egiteko beren txokoa. Orduan, gure ardien askatasuna non gelditzen da? Ardiek ez dute hegalik belar soro batetik bestera pasatzeko, eta artzaintza gure ogibidea da.
Baserriak mendez mende bizirik iraun dute, baina bagoaz maldan behera. Baserritarrei esker, natur inguru asko garbirik daude eta, martxa honetan, dena sasi bihurtuko da.
Bakarrik sentitzen gara, babesik gabe, eta ez dugu ahaztu behar denak lurretik bizi garela.
Beraz, jakinarazten dizuegu Aurtxikeneko tuneletik pasatzerakoan ardi kakak aurkituko dituzuela. Hausnarketa egin ondoren, mundu honetan bizi garen Izaki bizidun guztiak eskubide bera dugula uste dugu. Nahiko traba badaude jadanik baserri munduan. Joka dezagun enpatiaz eta itzuli gaitezen bizitzaren esentziara.
Sinatzaileak:
- Garikoitz Alduntzin Sorron
- Aitziber Alduntzin Sorron
- Lourdes Sorron Lizaso
- Juan Bautista Alduntzin Zestau
- Sabino Alduncin Cestau