Saritutako ikasleek egindakoaren aitortza hartuko dute, eta meritu hori beraien espediente akademikoan agertuko da. Horrez gain, Batxilergoko Sari Nazionaletan parte hartu ahal izanen dute.
Gisa berean, Nafarroako ikastetxe publikoetan goi mailako ikasketen lehenbiziko ikasturtea doan egiteko aukera izanen dute. Eta goi mailako ikasketak Nafarroatik kanpo egitekotan, 350 euroko dirulaguntza hartuko dute.