Goizuetako Gazte Eguneko Binakako Pilota Txapelketako finalerdiak bihar jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 9a, 12:00

Duela bi urteko finalean hartutako irudia. Argazkia: Felix Loiarte.

Abuztuaren 14an, festetako lehenbiziko egunean, Gazte Eguneko III. Binakako Pilota Txapelketako finala jokatuko dute Goizuetan. Horri begira, bihar goizean, finalerdiak izanen dituzte.

10:30ean hasita bi partida izanen dira. Alde batetik, Ekaitz Narbarte eta Jon Zabaleta, Oier Bereauren eta Jokin Almandozen kontra ariko dira. Bestetik, Erlaitz Arrietak eta Imanol Fagoagak Aimar Zugarramurdi eta Ekaitz Intxausti izanen dituzte kontrario.

Finala datorren asteazkenean, abuztuaren 14na, eginen dute, 12:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun