Bestak 2024

«Leitzako pestetan ez dugu inolako erasorik onartuko»

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 6a, 14:00

Leitzako pesten atarian, erasoen kontrako zerbitzuen berri eman dute Leitzako Udalak, Erasoen Aurkako Mahaiak eta Lañaidek Leitzeko Gazte Feministak taldeak. Argi utzi dute «ez dugula inolako erasorik onartuko, ez eraso matxistarik, ez arrazistarik, ez LGTBIQfoborik». 

Alde batetik, arretarako telefono zenbakia martxan izanen dute pestetako egun guztietan 24 orduz, abuztuaren 16ko 08:00 arte. Bestetik, puntu morea abuztuaren 10eko eta 12ko arratsaldeetan jarriko dute, 20:00etatik 00:00etara eta horrez gain, 00:00etatik 08:00etara arreta presentziala emanen dute udaletxean.

Gisa honetara, «laguntza emozionala eta erasoak kudeatzeko dauden baliabideen berri eman» nahi dute udalak, Erasoen Aurkako Mahaiak eta Lañaidek taldeak, eta «eraso baten lekuko izan bazara edo erasoa jasan baduzu, lasai deitzeko edo hurbiltzeko» deia egin dute. «Eraso matxisten aurkako protokoloa martxan izanen dugu». Bide beretik, erasoak galarazteko ardura «denok dugula» oroitarazi dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun