Larunbateko Erreparto Egunari segida emanez, igandean haurrek hartu zuten lekukoa. Goizeko diana, korporazio ttikiaren eta udal ordezkarien gosaria, txupinazoa, entzierroa, pilota partidak, jolasak, erraldoi eta buruhandien joan-etorriak, dantza saioa, dantzaldia eta bukatzeko zezensuzkoa izan zituzten.