Leitzako Plazako XXXI. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 2a, 18:00

Amaierara iristear da Leitzako Plazako XXXI. Pilota Txapelketa. Bihar jokatuko dituzte txapelketako azken partidak, 3. eta 4. posturako lehiak eta baita finala ere.

16:30ean hasiko dira pilotariak. Hasteko Aurrera Kirol Elkarteko pilota eskolako gazteak ariko dira. Bi partida jokatuko dituzte. Lehen neurketan Amets Olaizola eta Asier Romero, Egoi Zabaleta eta Iraitz Andiarenaren kontra ariko dira. Bigarren partidan, aldiz, Markel Martinez eta Aimar Zubillaga Julen Baleztenaren eta Jokin Arregiren kontra ariko dira.

Haurren partiden ondoren jokatuko dute 3. eta 4 . posturako lehiarako partida. Iñaki Alduntzin eta Jon Apezetxea Eñaut Goikoetxearen eta Oier Goikoetxearen kontra neurtuko dira.

Arratsaldea borobiltzeko finalean Hegoi Txoperena eta Luken Casares alde batetik eta Janitz Sagastibeltza eta Ibai Bengoetxea ariko dira bertzetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun