Leitzako igerilekuan puzgarriak izanen dira asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 30a, 18:00

Bihar, uztailaren 31a, Leitzako Anikote kiroldegiko igerilekura joaten direnek uretan freskatzeaz gain puzgarrietan jolasteko aukera ere izanen dute. Igerilekuan puzgarriak jarriko dituzte 15:30etik 18:30era eta doakoa izanen da udako abonua dutenentzat. Abonunik ez dutenentzako sarreren prezioa, aldiz, jaiegunetakoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun