Bestak 2024

Giro ederrean ospatu dituzte aranoarrek herriko festak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 29a, 16:00

Ostegunetik igandera bitartean festa giroan murgilduta ibili dira aranoarrak. Herriko festak ospatu dituzte, eta herritar asko bildu dira plaza inguruan jarritako karpan.

Argazkia: Oihana Kalparsoro.

Beste hainbat ekitaldiren artean, tortilla patata txapelketa antolatu dute eta Beltsoko bordako Maider Ansak lortu zuen lehen postua. Bigarren postuan Beltsoko bordako Bego sailkatu da. Mus txapelketan, aldiz, Juan Miguel eta Joxe Marik lortu zuten lehen postua, Aitorrek eta Xabierrek bigarrena eta Jose Luisek eta Iñigok hirugarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun