Bestak 2024

Puntu Morea eta arretarako telefonoa eskura izanen dira Leitzako pestetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 8a, 14:00

Abuztuaren 10ean, 20:00etan aktibatuko dute telefonoa eta abuztuaren 16ko 08:00ak arte martxan izanen da.

Pesta parekide batzuen alde egin eta Leitza leku seguru bat izatea denon ardura dela gogorarazi dute berdintasun batzordeko kideek. Arretarako telefonoa martxan izanen dela ere jakinarazi dute. Abuztuaren 10ean, 20:00etan aktibatuko dute telefonoa eta abuztuaren 16ko 08:00ak arte martxan izanen da. Puntu Morea, abuztuaren 10ean eta 12an jarriko dute. 20:00etatik 00:00etara informazioa eskuragarri egonen da bertan eta 00:00etatik 08:00etara presentzialki eskainiko dute zerbitzua. 

Pesta eremuan emakume* nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek eraso bat pairatuz gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da. Edozein intentsitateko erasoen aurrean, erasoa jasan duen pertsonari aurrez aurreko arreta emozionala eta bidelaguntza eskainiko zaio, egoera horri aurre egiteko dituen aukeren inguruko informazioa eta aholkularitza emanez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun